Luis Iruarrizaga
Aita Luis Iruarrizaga 1891.eko agorrilaren 25ean jaio zan, bere anaia guztiak lez, Igorreko Garbe auzoko Errekako Etxe baserrian, arratsaldeko lauretan. Pedro Inazio Iruarrizaga Atutxa, igorreztarra, eta Kasimira Agirre Ealok, bediarra, bederatzi seme-alaba izan ebezan eta Luis zaharrena izan zan. Zazpi mutil izan ziran: Luis, Juan, Gerbasio, Kresentzio, Frantzisko eta Ruperto, eta neska bi: Eustakia eta Maria. Mutiletan, zazpitik sei klaretarrak izan ziren. Eustakia oso gazterik hil zan, 1917.eko urtarrilaren 20an.
Argi izan eban umetatik abadea izan gura ebana eta Igorreko eskola publikora eroan eta Rafael Pastor irakaslearen zuzendaritzapean ipini eben. 7 urte ebazala, elizako monagilloa zan eta ikusten jakon dagoeneko elizarako zaletasuna. Eleiz kanturako be zaletasun handia erakusten ebanez, eta herrian organista entzutetsua egoala (Ramiro Urrecha), berarengana eroan eban eta sei urtetik hamairura arte eskola eta musika ikasketak egin ebazan. Behin, hamabi-hamairu urtegaz, aitagaz joan zan Bilbora Eskolapioen eta Josulagunen ikastetxeak bisitatzera, baina ez jakozan gehiegi gustatu eta barriro bueltatu ziran Igorrera. Baina bere osaba Jose Lizardi abadeak Balmasedako bidean jarri eban Luis, eta 1904ko urriaren 1ean sartu zan Mariaren Bihotzaren Semeen ikastetxean, Aita Klaretarrenean.
Gero bere anaiak lez, solfeoaren lehen pausuak emon ebazan Igorren, Ramiro Urretxaren akademian eta gero Balmasedan landu zituen bere ahalmen musikal handiak.
1906. urteko udan konposatu eban bere lenengo obra: Ikastetxeko ereserkia. Gero armonia eta kontrapunto ikasten hasi zan, M. Haller, Durand, Arin, Fontanilla eta Vicent d’Indy-ren liburuak jarraituz.16-17 urte ebazanerako, 5, 6 eta 8 abotsetarako lanak sortuak ebazan.
1907-1915 urte bitartean honakoak konposatzen dauz: 1907-1908an: Mariaren Bihotzeko Bederatziurrenerako Agurmaria 2, 4 abotsetara eta organorako; Errosario eta Moteteak, 3-4 abotsetara. 1909: Tu es Petrus, Stabat Mater, O vos Omnes, O
Gloriosa Virginum. 1910: Tota Pulchra, 8 abotsetarako. 1915: Misa Paschalis … Etengabe ari da Luis konposatzen.
18 urtegaz, Santo Domingo de la Calzadara doa Teologia egiten. Otafiori bidaltzen deutsoz han konposatzen dauzen obrak eta hau
bertara joan zan Luis ezagutzera. Hemen estrenatuko dau Mariaren
Bihotzari Ereserkia, 800 ahotsek abestua eta musika taldearen soinuz lagunduta.
1916.en abade egin eta Madrilera bidaltzen dabe, Buen Sucesoko Santutegira, han organua jotzeko. 25 urte beteak dauz. Madrilen musika molde modernoak dabiz batetik bestera eta irakasle ezin hobeakaz jarri zan hartuermonetan: Falla, Turina, Guridi, Arregi, Busca de Gastizabal, Gabiola, etab. Musika ekitaldietan hartzen dau parte baritono, organista eta koru zuzendari lez. Musika Sakratuko Goi Eskolako irakasle izango dogu eta bere itzala zabaltzen joango da lanak argitaratzen jarraitzen dauen heinean.
1919 .ean Tolosan izango dogu soldadutza egitea suertatzen jako eta; han be lan harriak sortuko dauz. Madrilera bueltatzen da eta
Apaizgaitegiko Schola Cantorurn abestaldea sortzen dau; era berean, herrietan koruak antolatzen dauz herriari abestiak irakasteko asmoz. Bere esku gelditzen dira Orkestra Filarmonikoaren lenengo eleiz kontzertu biak, Errege Antzokian eskaini ziranak.
Hurrengo urtean, 1920.ean, eskaintzen dabezan Errege Antzokiko kontzertuak Erregeak izango dira entzule. Urte horretako maiatzaren amaiera aldera, Igokundearen Olerki Sinfonikoa estreinatu eban, erregeari eskainia. Egun batzutan, atsedena hartuko dau Santo Domingo de la Calzadan eta bidean Canciones Buc6lico-sacras eta Angelus-a konposatzen dauz.
1921.a da Aita Luis Iruarrizagaren urterrik ernonkorrena. Madril txiki geratu jako, eta honek eskatzen dauana baino haundiagoak dira bere ametsak. Europan zehar izango dogu. Londresen hiru kontzertu eskaintzen dauz: 2 Westminsterreko elizan, abuztuaren 15 eta 20an. Hirugarrena klaretarren egoitza batean emongo dau.
Garagarrilean, Solesmes-era heltzen da garai hareetako gregorianista ospetsuenakaz hartuemonetan jartzeko, Dom
Mocquerau edo Henri Potironegaz esate baterako.
Solesmesen izan zan denboran, zaletasun haundia hartu
eutsoen Luisi eta beneditarrak doinu gregorianoen armonizazio modernoa egiteko eskatzen deutsee baina ezin izango dau zeregin hori bete heriotza aurkituko dauelako. Charles Tournernire L’orgue Mystique obraren egile haundiagaz be izan ebazan hartuemonak.
Parisen izan zanean polifonia landu eban: egunero joaten zan Schola Cantorum-era eta zuzendari zan Vicent d’Indy-ren adiskide egin zan. Egin ebazan bisita guztiak baliogarri izan jakozan musika modernoaren nondik norakoak ezagutzeko.
Parisen, beste maisu ospetsu bategaz be izan ebazan hartuemonak, Zelestino Bourdeau-gaz.
1922. urtean, Madrilen, Kantu Bukolikoak estreinatzen dauz eta Avilan izango da Santa Teresaren mendeurrenean. Gero barriro bueltatuko da Madrilera eta bertara etorritako Sixtinako abesbatzeko bakarlariakaz hartuemona izango dau. Gero, uztailean, Tolosan Mariaren Bihotzaren Santutegia martxan hasteko egin zirean ospakizunetan izango da eta bere anaia Gerbasiogaz
batera Eleiz Kontzertu bat antolatzen dau.
Hurrengo urtean, Madrileko Apaizgaitegiko Musika Sakratuko Goi Eskolako zuzendari izendatzen dau Madril-Alcalako Gotzain zan Eijo Garai jaun guztiz agurgarriak. Eskorialen Alfonso X.aren Kantigak arakatu, aztertu eta musika jartzen saiatzen da.
1924.ean, 8 argitaratzen dauz. Hiru urtetan guztiak musikatu eta argitaratu gura izango dauz baina, parte bat baino ez dau beteko. Urte honen amaierarantza, Kasimiri ospetsuak bere Polifonia-lorategia eskaintzen deutso, bere idazki batzukaz batera.
1925.ean, Tesoro Musical de Ilustraci6n del Clero aldizkaria Tesoro Sacro Musical izatera aldatzen da eta handik aurrera orrialde kopurua be haunditu egingo da.
Urte honeetarako, Aita Luisek jakin-mina sortzen dau Europa osoan eta Espainia mailan ez zan musika kontzertu seriorik egiten berak zuzendu bakoa. 1926.eko urtea bete-betea izan eban kontzertuak emon eta aldizkarirako idatziz.
1927.ean Capilla Polif6nica sortzen dau, 80 abotsetarako eta 40 laguneko orkestrarako. Lenengo emonaldia apirilaren 17an izango da, Zarzuela Antzokian, errege eta ministroen aurrean. Misa Papalis konposatzen dau, euskal musika herrikoian oinarritua.
Repertorio Organico de Maestros Españoles prestatzen aritu zan eta urte batzuk geroago bere anaia Juanek argitaratu egingo dau.
Katalunian hainbat kontzertu eskaintzen dauz baina larregi izan zan: 4 hilabetez gaixorik izango da.
1928.eko lenengo hilabeteetan bere lan guztieri ekingo deutso, baina apirilaren 28an, enboliak jota, heriotza aurkituko dau.
Bere lanak
244 dira ezagutzen direnak; 12ren bat galdu egin ziran. Sortu ebazan guztiak 24 urteren kabuan egin ebazan, 100en bat 1907-1916 urte bitartean, abaderako ikasten egoala, eta gainontzeko guztiak, 130 bat inguru, 1916-1928 urte bitartean Madrilen egoala.
Era guztietako musikak sortu ebazan Aita Luis Iruarrizagak: euskal musika, polifonikoa, gregorianoa, modernoa, etab. Musika modu barriak sortu ebazan: Triludioak, Kantigak eta Canción Bucólico Sacra.
Triludioa errepikatzen dan soinu hirukoitza da; konposatu eban lenengoa Primer triludio al Santisimo Sacramento dogu, hiru abots bardinetarako konposatua eta bere atalak I Ego sum panis, O quan suavis eta O sacrum convivium dira. Oso triludio famatua izan zan Triludio a la Santisima Virgen bere, bost, lau eta hiru abotsetara, organuaren laguntzagaz. Triludio hau Wolfgang Ernest organu-jotzaile ospetsuari eskainia. Bere atalak Ave Maris Stella, Quem Terra, pontus eta O gloriosa Virginum dira.
Kantigak eresi koralak dira: bukoliko erako hirukoteak, abots ozenerako erdi errezitatuak. Ezagunenak: Virgen Madre, lau abots nahasitara; Cantar quiero, lau abots nahasitara; Salve Virgen, bost abots nahasitara; Minuetto, lau abots nahasitara; Tu amor, Virgen Maria, lau abots nahasitara.
Eta Canción Bucólico Sacra direlakoak musika erraza dira. Honeen arteko batzuk: Quiero Madre, solista, koru eta organuagaz eta lau abots bardinetarako abesbatzagaz; Madre de amor y consuelo, abots bakarreko abesbatzerako, organuaren laguntzaz; Es de noche, sei abots nahasitara; Ayer de amor lloraba, artzain abestia, sei abots nahasitara.
Euskarazkoen artean, Jesus umeari gabon abestitxoak, abots batera eta organuagaz; melodia eukaristikoen artean, Ven, Jesus, abots bakar eta organuagaz; ¿No me abraso, Señor?, abots bakarra eta organuagaz (hitzak, Frantzisko Perezenak); El vaso del Mana, abots bakarra organuagaz, Gaspar Pintado Aitaren hitzakaz; Noli Tardare, hiru abots barin eta organuagaz.
Hainbat eta hainbat Tantum ergo, eta horrela berrehun eta berrogeita hamasei konposizino, hiru tomotan bilduak
izan zirenak.